fbpx

Night Recovery Firming Cream (eus)

Larruazalaren irmotasuna berreskuratzen du lo zauden bitartean

89,00

Zertarako balio du?

Lo-orduetan, zelulak egunean zehar baino 30 aldiz gehiago berritzen dira, kanpoko agenteek eragindako kalteak konpontzeko.

Night Recovery Firming Cream-ek larruazalaren konponketa naturaleko zikloa bultzatzeko egiten du lan, egunean zehar sortutako kaltea lehengoratuz eta azal-efektu berritu baterako kolagenoaren ekoizpen naturala bultzatuz.

Olio botanikoen eta pisu molekular txikiko azido hialuronikoaren konbinazio bikainak elastikotasuna eta malgutasuna ematen dizkio azalari, eta argiz eta bizitzaz betetako itxura ematen dio.

Norentzako da?

Larruazal mota: mota guztietako azala.

Nola funtzionatzen du?
  • Itsas kolagenoa: Kolagenoaren iturri naturala. Pisu molekular txikia izateak sartze egokia errazten du, eraginkortasunik handiena lortzeko. Larruazalaren hidratazioa, malgutasuna, elastikotasuna eta irmotasuna areagotzen ditu.
  • Melatonina: Larruazalaren jarduera konpontzaile naturala indartzen du. Entzima antioxidatzaileak sortzen laguntzen du, egunez jasaten ditugun kanpoko erasoen ondorioz sortutako erradikal askeei aurre egiten laguntzen dutenak, hala nola poluzioa, UV erradiazioa eta abar. Entzima horiek larruazalaren zahartze goiztiarraren faktore nagusietako bat dira.
  • Bakuchiol: Adinaren aurkako aktiborik osatuenetako bat izateagatik ezaguna. Larruazala modu naturalean lehengoratzeko prozesuak aktibatzen ditu. Zelulak berritzen laguntzen du, larruazalaren argitasuna handitzen du, haren irmotasuna hobetzen du eta zimurrak eta adierazpen-lerroak lausotzen ditu.
    Shitakea “bizitzaren elixirra” bezala ere ezagutzen da Txinan dauzkan propietate medizinalengatik. Aktibo honek Kolagenoaren sintesi naturala errazten du eta, aldi berean, haren kalitatea hobetzen du, larruazalari irmotasuna eta elastikotasuna emanez.
  • Azido hialuronikoa: Azalaren osagai nagusietako bat da. Molekula honek mila aldiz har dezake uretan duen pisua. Pisu molekular txikiari esker, larruazaleko geruza sakonenetaraino sartzen da, zimurrak barrutik betez.
Aplikazioa

Produktuen emaitzak maximizatzeko, pare bat aplikazio-aholku ematen dizkizugu.

Ikusi nola aplikatu

Iritziak

Reviews

Izan zaitez lehena "Night Recovery Firming Cream"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aplikazioa

1.

Gauero aplika ezazu zure eskuan Night Recovery Firming Cream apur bat.

2.

Eman ezazu aurpegi, lepo eta eskotetik masaje bat leun leun. Saihestu begien ingurua.

0
    0
    Carrito
    El carrito está vacio
    Abrir chat
    ¡Hola Sibarita!
    ¿En qué podemos ayudarte?