fbpx

Anti-fatigue Eye Contour (eus)

Begi-zuloak eta poltsak murrizten ditu
(3 erabiltzaileen iritzi)

76,00

Nekearen aurkako begien ingururako krema. Poltsak eta begi-zuloak zuzendu eta zimurrak eta adierazpen-lerroak betetzeko bereziki formulatua dago. Anti-fatigue Eye Contourrek azala sakonean hidratatzen du eta zimurrak murrizten ditu azido hialuronikoan aberatsa den formulari esker. Gainera, estraktu antioxidatzaileen konbinazioak begien inguruko azal fina babesten du kanpoko faktoreen erasoen aurrean, tabakoa edo kutsadura kasu, begirada gazteago eta leunago mantenduz. Kafeina eta pepino duen formulak efektu freskagarri eta arintzailea dakar begirada leunagoa eta bizitasunez betetakoarentzat.
• Zimurrak eta adierazpen-lerroak zuzentzen ditu
• Begi ingurugo poltsak murrizten ditu
• Begi-zuloen tonua hobetzen du
• Begien ingurua hidratatzen du
Zer egiten du?
Anti-fatigue Eye Contourrek begi inguruko azalaren testura hobetzen laguntzen du. Kongestioa arintzen du eta mikrokirkulazioa hobetzen du, poltsak eta begi-zuloak nabarmen murriztuz. Gainera, azido hialuronikoz egina dago, zimurrak betetzen dituena. Begirada gazteagoa eta egunez egun atseden hartua.
Osagai nagusiak
• Pisu molekular txikiko azido hialuronikoa: larruazalaren osagai nagusietako bat da. Pisu txikiari esker, azalaren sakoneraiono sartzen da eta zimurrak barrutik betetzen ditu.
 
• Kafeina: mikrozirkulazioa errazten du, begien inguruko drainatzea hobetuz eta poltsak eta begi-zuloak murriztuz.
 
• Granada eta mahats estraktuak: antioxidatzaileetan aberatsak direnek babes-ezkutu bat sortzen dute, kanpoko eragileek (hala nola poluzioak eta UV erradiazioak) eragindako zahartze goiztiarra motelduz.
 
• Pepino estraktua: larruazalaren hidratazioa errazten du, eta efektu freskagarri eta indargarria dakar.
Norentzat da?
– Azal mota guztientzat
 
– Larru sentikorrenetan testatua 
 
– Testura: gel-testura. Roll-on formatuan dator emaitzak indartzeko.
 
– Ez komedogenikoa
 
– Dermatologikoki eta oftalmologikoki testatuta
Produktuaren iraupena
Produktuak 4 hilabete inguru irauten du goiz eta gau aplikatzen bada.
Osagaien zerrenda
Aqua / Water, Glycerin, PEG-7 Glyceryl Cocoate, Penthylene Glycol, Caprylyl Glycol, Hydroxypropyl methylcellulose, Betula Alba (Birch) Leaf Extract, Calendula Officinalis (Marigold) Flower Extract, Cucumis (Cucumber) Sativus Extract, Citrus Grandis (Grapefruit) Fruit Extract, Sodium Citrate, Sodium Hyaluronate, Ethylhexylglycerin, Potassium Sorbate, Citric Acid.
Nola erabili
Goiz eta gauetan, Eye Contour kantitate txiki bat aplikatu.. Produktua begiaren azpitik eta inguruan zabaldu, barrualdetik kanpoalderantz. Errepikatu bekainen arkuaren azpiko aplikazioa.
 
1. Begi inguruan aplikatu Aplikatu egunero, goiz eta gauez, poltsa eta begi-zuloen aldea metalezko aplikagailuarekin leunki masajea emanez.
 
2. Emaitzak hobetu Eraginkortasun handiagoa izateko, malko-zulotik kanpora egin behar dira mugimenduak.

Iritziak

93 reviews for Anti-fatigue Eye Contour

Add a review

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aplikazioa

1.

Goizean naiz gauean aplikatuko dugu garbiketa rutina bete eta Serum-a aplikatu eta gero. Begi-inguruan leunki  aplikatuko dugu metalezko bolitaren bitartez.

2.

Emaitza eraginkorragoa izan dadin, aplikatu ezazu negar-zulotik kanporantz. 

3.

Amaitu tratamendua Calming-Cream-a aplikatuz.

0
    0
    Mi cesta
    La cesta está vacia
      Bidalketa kostua
      Kupoia aplikatu
      Abrir chat
      ¡Hola Sibarita!
      ¿En qué podemos ayudarte?
      Se utiliza esta información para solventar tus dudas