fbpx

Instant Lifting Day Cream (eus)

Aurpegi ona berehala

89,00

Eguneko krema, testura arin eta atertziopelatukoa, efektu berreslea eta unean bertan aurpegi ona ematen duena. Instant Lifting Day Cream-ek azala babesten du kolagenoaren degradazio-prozesuen aurrean, azalaren irmotasuna eta gztetasuna mantenduz. Gainera, landare-olioen eta pisu molekular txikiko azido hialuronikoaren konbinazio esklusiboak azalaren hidratazio naturala hobetzen laguntzen du, eta haren elastikotasuna eta malgutasuna berritzen du.
 
• Berehalako lifting efektua dakar
• Larruazalak behar duen kolageno-estra ordezten du
• Kolagenoaren sintesi naturala errazten du
• Kolageno-zuntzak babesten ditu
Zer egiten du?
Gure larruazaleko kolageno-zuntzek eusten diote tinko. Egunez, larruazala kanpoko erasoen eraginpean egoten da, hala nola UV erradiazioa, poluzioa edo estresa. Horiek zuntz horien degradazioa errazten dute, eta irmotasuna galtzea, zintzilik geratzea eta zimurrak agertzea azkartzen dute. 
 
Instant Lifting Day Cream-ek estraktu antioxidatzaileetan aberatsa den formula bat du, Tararen estraktua kasu, azala kolagenoaren degradazio-prozesuetatik babesten duena, azal nabarmen tinkoagoa eta gazteagoa mantenduz denbora gehiagoan.
Osagai nagusia
  • Itsas kolagenoa: Kolagenoaren iturri naturala. Pisu molekular txikia duenez, azalak ondo barneratzen du horrela eraginkortasun maximoa lortuz. Larruazalaren hidratazioa, malgutasuna, elastikotasuna eta sendotasuna handitzen ditu.

 

  • Kigelia afrikarraren estraktua: peptido naturaletan aberatsa da, eta horrek berehalako onura tenkatzaileak eta gogorgarriak ekartzen dizkio azalari. Bestalde, kolageno- eta elastina-zuntzak indartzen ditu, zimurrak ager ez daitezen eta azaleko sendotasuna gal ez dadin.

 

  • Tararen estraktua: Konposatu bioaktibotan aberatsa, hala nola flabonoideak, polifenolak eta taninoak, oxidazioaren aurkako jarduera indartsua dutenak, kolageno- zuntzak babesten dituzte degradazio goiztiarreko prozesuetatik. Horrela, larruazala sendotasun eta elastikotasun galeratik babesten du eta zimurrak eta adierazpen lerroak agertzea saihestuz.

 

  • Azido hialuronikoa: Zimurrak bete eta sakonean hidratatzen du.

 

  • Jojoba-olioak eta mahats-pipitak: bitamina eta mineral ugarikoak dira, eta azala elikatzen eta leuntzen dute, gantz-sentsaziorik eman gabe.
Norentzat da?
– Larru lehorrak edo oso lehorrak
– Larru sentikorrenetan testatua
– Testura: testura aberatsa eta nutritiboa
– Ez komedogenikoa
– Dermatologikoki testatua
Produktuaren iraupena
Ontziak 125 pultsazio ditu.
Produktu kantitatea optimua egunean bitan aplikatuz gero, produktuaren iraupen-denbora 62 egunekoa da.
Osagai zerrenda
Aqua, Vitis vinifera seed oil, Simmondsia chinensis seed oil, Glycerin, Propanediol, Cetearyl alcohol , Niacinamide, Cetyl alcohol, Hydrolyzed collagen, Kigelia africana fruit extract, Quillaja saponaria bark extract, Caesalpinia spinosa fruit extract, Sodium hyaluronate, Helianthus
annuus seed wax , Squalene, Jojoba esters, Glyceryl stearate, Glycine soja oil, Tocopherol, Sodium stearoyl glutamate, Xanthan gum, Hydroxypropyl methylcellulose, Benzyl alcohol, Citric acid, Dehydroacetic acid, Beta-sitosterol, Polyglycerin-3.
Nola erabili
Goizero, azala garbitu ondoren, esku-ahurrean kopuru txiki bat jarri. Produktua masaje baten bitartez aurpegian, lepoan eta eskotean zalabadu mugimendu zirkularrak eginez.
 
1. Erabili krema pixka bat
Aurretik azala garbi duzula eta zure séruma aurpegian jarrita daukazula, jarri eguneko krema kantitate txiki bat hatz-mamiaren gainean. Eskuekin produktua berotu.
 
2. Masajea eman aurpegian
Aurpegiaren erdialdetik hasita, masajea eman aurpegiari, mugimendu zirkularren eta goranzko mugimenduen bidez.
 
3. Ez ahaztu lepoa eta eskotea
Masajea lepoan eta eskotean ere egin, beti gorantz, produktuaren efektu berreslea errazteko.
 
4. Eguzki-babesa egunero erabili
Amaitu tratamendua Day Defense aplikatuz, zure aurpegiari babesik osoena emateko.

Iritziak

Reviews

Izan zaitez lehena "Gel garbitzailea"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Aplikazioa

1.

Azal garbia dugularik,  Instant Lifting Day Cream pixka bat emango dugu.

2.

Goraka egindako mugimenduei esker, aurpegi, lepo eta eskoteko azal guztian zehar zabalduko dugu leunki. 

 

1
  • Produktua saskira gehitu da
1
Mi cesta
calming cream
84,00
    Bidalketa kostua
    Helbide honetara:Araba/Álava
    Kupoia aplikatu
    Abrir chat
    ¡Hola Sibarita!
    ¿En qué podemos ayudarte?
    Se utiliza esta información para solventar tus dudas