Markari buruz
2013
Ideia berri bat sortzen da: zientzialarien kooperatiba
2013 An pasta kutxa baten inguruan idea berri bat sortzen da. Manu Muñoz eta Raul Perez-ek kooperatiba ezberdin bat sortzea erabakitzen dute; zientzialarien kooperatiba bat. Negozio modelo berritzaile honek pertsonak jartzen ditu erabaki guztien erdian, hauen balorea indartuz. i+Med misio argi batekin sortu zuten: pertsonen bizitza erraztu eta hobetzea. i+Med-en enkapsulazio eta askapen kontrolatuko sendagai eta aktiboak sortzen ditugu kosmetiko eta farmako ezberdinetan erabili ahal izateko. Gainera, gure esperientziari eta ezagutzari esker, guztiek dute efikazia bermatua.

2014ko otsailaren 6a
2014
Teknologia berritzaile bat: Nanohidrogel eta askapen kontrolatuko sendagarriak.
Azido hialuronikoaren inguruan egindako ikerpenei esker, 2014an gure lehen patentea lortu genuen. Nanohidrogel adimenduak aktibo eta sendagaiak behar diren tokiraino eramaten dituzten garraiatzaileak dira. Beste modu baten azalduta: nanohidrogel adimendunak “telegidatutako autobus-ak” batek bezala funtzionantzen dute. I+Med-en, autobus hauek diseinatu eta programatzen ditugu sendagaia behar den tokiraino hel dadin. Teknologia berritzaile honi esker, tratamendu eraginkorragoak lortzeaz gain, albo-ondorioak ekiditea lortzen dugu.
2018
Serum Origin: Marka baten jatorria.
Raul Perez, gure zuzendari zientifikoaren ezagutza zientifikoari eta azido hialuronikoaren inguruan hamarkada bat baino gehiagoko esperientziari esker, lehen formula kosmetikoa sortu genuen. Horrela jaio zen Serum Origin-a! Produktua hau etortzen ziren bezeroei oparitzen hasi ginen eta horrenbeste gustatzen zitzaienez, merkaturatzea erabaki genuen.

Raúl laborategian
2017ko otsailaren 26a
“Serum honen eraginkortasun harrigarria da…
Benetan ez duzuela saltzen?”
2019
Sibari Republic jaiotzen da.
Denbora pasa ahala, produktu honenganako interesa handitzen zela ikusi genuen. Azkenean, pausua emateko seinalea iritsi zen: “Izugarri gustatzen zait serum honen eraginkortasuna. Ezerk ez dit horrela funtzionatu; benetan ez duzuela saltzen?” Hau izan zen marka sortzeko jaso genuen seinalea. Sibari Republic helburu zehatz batekin sortu genuen: gure ezagutza eta expertise guztia Serum Origin-a bezalako produktuak sortzeko erabiltzea.


2020ko martxoaren 6a
2020
Serumak eragindako eromena
Pandemia baten erdian eta mundu erdi konfinatuta zegoela, gure lehen denda efimeroa ireki genuen. Lortu genuen arrakasta izugarria izan zen. Gasteizko kalerik ezagunenetako batean produktuak erosi nahi zituztenen pertsona-ilarak sortu ziren. Egun horretan bertan, saltzeko sortu genuen stock guztiarekin amaitu genuenez, taldeak sortu genituen gehiago produzitzeko. Jendeari izugarri gustatu zitzaion denda tenporalen kontu berritzaile hau eta horrexegatik nomada bilakatu ginen.
2022
Collagen Kolezioa
Denda efimeroei esker, jendeak zimurrak betetzeko beharra izateaz gain, elastikotasuna eta irmotasuna berreskuratzeko produktuak bilatzen zituztela ikusi genuen. Eta horregatik, gure lankidea Maria Moneo doktoreari esker, kolageno hidrolizatuan oinarritutako kolekzio berri bat kaleratzen dugu:“Collagen” . Kolekzio berri hau arrakasta hutsean bilakatzen da.

2023ko maiatzaren 23a

2023ko maiatzaren 21a
2023
Eguzki babesgarri bat baino gehiago
Gure larruazaralaren zahartze goiztiarraren eragileen %80a kanpo-erasoak sortzen dute. Horregatik, 2023an Day Defense produktua sortzea erabakitzen dugu. Produktu honek, gure larruazala lurrera heltzen diren lau erradiazioetatik (ultramorea A eta B, infragorriak eta ikusten dugun argia) babesteaz gain, zahartzearen kontrako tratamendurik osoena eskaintzen digu.
2023
Mikrobiota ezagutuz
Urte asko igaro ditugu gure gorputz barnean zer gertatzen den ikertzen. Prozesu horretan, larruazalaren konponente nagusiak, honek jasaten dituen prozesuak etab. Ikertzeko astia izan dugu. Azken urtean ordea, honen gainean zer gertatzen den ikertzea erabaki genuen. Larruazaleko-mikrobiota gure larruazalean bizi diren mikroorganismoz osatutako taldea da. Hau gure larruazalaren lehen babesa da eta horregatik, alterazioak sufritzen dituenean arazoak suerta litezke; hala nola: gorritasunak, inperfekzioak, lehortasuna etab. Gure bizitza osoan zehar, mikrobiotak aldaketa ugari bizitzen ditu, batez ere, hormona aldaketa prozesuan gaudenean. Horregatik oso garrantzitsua da hau zaintzea inperfekzioak, puntu beltzak edota granoak ekidin eta larruazala hidratatuta eta zainduta izateko.

2023ko irailaren 18a
“Lan guzti honi esker, aurtengo udan gure etxe berrira joango gara, munduko Nanohidrogel Adimendunen lehen Institutura ”

2022ko martxoaren 6a
2022
Gure etxe berria izango denaren obra hasten da.
Eraikin berri honek 3.000m2 baino gehiago izateaz gain, teknologia berritzaileenak ere izango ditu eta Nanohidrogel Adimendunen ikerketari zuzendutako munduko lehen institutuan bilakatuko da. Eraikin berri honek eskuartean ditugun proiektu eta formuletan lan egiteko beharrezkoa dugun espazioa emango digu.
2024
Bagoaz etxe berrira!
Laster amaituko dute eraikin berriaren obra eta laster joango gara zientifikoen etxe berrira. Uda honetan joago gara bertara formula super eraginkorrak sortzen jarraitzeko behar dugun espazioa eskainiko baitigu. Etorkizuna bertan dugu eta zure zain gaude ikusteko!

2023ko otsailaren 6a