fbpx

Gure historia

Zientzia eta azala elkartzen diren tokia

Ezagutza, pertseberantzia eta inspirazioa

Sibari Republic-en historia ezagutzaren eta kezka zientifikoaren ondorioa da. Raul, gure zuzendari zientifikoak, hamarkada bat baino gehiago zeraman azido hialuronikoa ikertzen medikuntzan erabiltzeko. Ikerketa egiten zebilela, aktibo honek larruazala zaintzeko zuen ahalmenaz ohartu zen. Orduan hasi zen denbora geldiarazi eta gorputzeko organorik handiena, azala, zaintzeko gai izango zen formula bat garatzen.

Pertsonen osasuna hobetzeko eta printzipio aktiboen propietateak eta onurak ahalik eta gehien aprobetxatzeko asmoz sortu zuen Raulek markako serum ezagunena, Serum Origin.

“Zuretzat, neretzat, denontzat” 

Serumetik, kolekziora

Gure taldea izan zen lehena Serum Origin probatzen. Izandako harrera onaren ondoren,  gure laborategia ezagutzera etortzen ziren bisitari eta bezeroie opari gisa ematen hasi ginen.

Arrakasta itzela izan zen, eta horregatik zimurrei aurre egiteko kolekzio oso bat sortzea erabaki genuen. Hainbat hilabetez ikertzen aritu ondoren, Sibari Republic-en lehen kolekzioa merkaturatu genuen. Kolekzioa, zuretzat, niretzat, guztiontzat dago pentsatuta mota guztietako larruen funtsezko beharrak betetzea baitu helburu.

Azido hialuronikoa, gure markaren zigilua

Gure produktu guztien osagai nagusia azido hialuronikoa da, larruazalaren osagai nagusietako bat. Osagai hornek azala hidratatzeaz gain, itxura gazteago izatea ahalbidetzen du.

Hamar urte baino gehiagoko esperientziari esker, hidratazioa eta edertasuna zure azalera itzultzeko aktibo honen onurak indartuko dituzten produktuak sortu ahal izan ditugu. 

0
    0
    Mi cesta
    La cesta está vacia
      Bidalketa kostua
      Kupoia aplikatu
      Abrir chat
      ¿Necesitas una rutina personalizada?
      ¡Hola Sibarita!
      ¿En qué podemos ayudarte?
      Se utiliza esta información para solventar tus dudas